2013-02-27

GARIZUMA PRESTATZEN , ANIMA ZAITEZ

Vatikanoko II. Kontzilioaren 50. urteurrenean

Garizumako martitzenak, Artxandapen

Artxandape Pastoral barrutiak gaur hasiko diran berbaldi batzuk antolatu ditu “Vatikanoko II. Kontzilioa oroitzeko eta zenbateraino dagoan indarrean aztertzeko”. Martitzenez izango dira: otsailaren 26an eta martxoaren 5 eta 12an.

Lehenengo berbaldia gaur arratsaldez ospatuko da “Kontzilioaren eliz eta gizarte esangurea Elizaren historian” gaiaren inguruan jardungo dauan Mª Jose Arana monjaren eskutik. Datorren martitzenez, martxoak 5, Angel Mª Unzueta Elizbarrutiko bikario nagusiak “Kontzilioaren harrerea. Han ospatu, mintzatu eta onartu zana ulertzeko erak”. Zikloari amaierea emoteko, F. Javier Vitoria abadeak hitz egingo dau, martxoaren 12an –martitzenez-, “Vatikanoko II. Kontzilioa, eliz erreferentzia eta pastoral eskakizuna gure sasoirako” gaia jorratuz.
Berbaldi guztiak Familia Santua parrokian izango dira arratsaldeko zortzietatik aurrera.