2013-03-14

HABEMUS PAPA

Jorge Mario Bergoglio Aita Santu barria ‘Ke zuria’ Vatikanoan. Sixtina deitutako kaperan batuta zeuden115 kardinalek aita santu barria hautatu dute. Aita Santuak bere izena aukeratu du eta Liturgi Ospakizunetako Maisuak akta idatzi du. ‘Malkoen gelan’ jantzi ondoren, kardinalek esanekotasuna erakutsi die eta ‘Te Deum’ abestu dute. Jean Luis TaurĂ¡n lehen diakono kardinalak ‘Habemus Papam’ esan d ueta Frantzisko I.ak ‘Urbi et Orbi’ bedeinkapena emon die San Pedro plazan etenbako zaparradak jasanez batuta zegoenjentetzari. Jorge Mario Bergoglio S. J. (Buenos Aires, 1936.eko abenduaren 17a), Buenos Aireseko artzapezpikua eta Argentinako primatua da gaur egun. Eliza Katolikoko 183 kardinaletako bat da, Jesusen Lagundiko kidea. 2005.eko apirilaren 2an Joan Paulo II.a Aita Santua hil zenean, Aita Santu izateko hautagaietako bat bezala agertu zen, eta orduan Benedikto XVI.a izena hartu zuen Joseph Ratzinger izan zelarikhautatuta. Bergoglio Argentinako Gotzainen Batzarreko presidentea izan zen aldi bitan. Estatutuaren arabera, mandatu barria hartu ezinda, erakunde honen 102. osoko bilkuran Jose Maria Arancedo Vera Cruzeko Santa Fe Artxidiozesiko artzapezpikua aukeratu zuten postu horretarako. 1969.eko abenduaren 13an egin zen abade. Harrezkero ibilpide luzea egin izan du ordenan, 1973tik 1979ra «probintziala» be izan zelarik, Argentinan diktadura zibiko-militarra indarrean zenean. Joan Paulo II.a hil zenean, 80 urtetik beherako 117 kardinalek emon zien botoa aita santu barria aukeratzeko; tartean egoan Bergoglio kardinala , esaten denez, hautatua izateko 77 botoetatik 40 lortu zituen(hau da, bigarren lekuan geratu zen, aita santu aukeratu zuten eta Benedikto XVI.a izena hartu zuen Joseph Ratzinger kardinalaren ostetik).