2018-11-16

JUSTIZIAREN ALDEKO GARRASIA

Justiziaren alde garrasi egiteko elkartu gara Bizkaiko hainbat ikastetxetako mila ikasle inguru. Artxandape Ikastolako LH5-6 eta DBH1-2 mailetako ikasleak ere han izan gara Bizkaiko Elizbarrutiak antolatu duen elkartasun seinu honetan. Joseba Segura bikarioaren hitzak entzun ostean garrasi ikaragarri bat egin dute Doña Casilda parkean bildutako pertsona guztiek. Bikario nagusiak zabaldu duen mezua behartsuei eskeini behar zaien etengabeko laguntza izan da.
Ekimen honen ostean ikasle eta irakasle guztiak Zubiarte merkatalgunera joan dira “Campeones” pelikula ikustera. Film honen bitartez aniztasun funtzionala duten pertsonenganako sensibilitatea landu nahi izan da.