2013-12-16

ELUR MALUTAK!!!!!!


OLENTZERO SOLIDARIOA


Gabonak, bakea eta elkartasunerako une egokiak dira.

Aurten, daukaguna gehien behar dutenekin banatu nahi dugu.
Hau dela eta, Ikastolako Olentzero solidarioa egongo da 16tik 20ra, eta bere ondoan, bete nahi ditugun zakuak.

Bildutakoa Parrokiako Caritasi emango zaio. Ahal dela, egokiagoa da gauza txikiak ekartzea: eskola materiala, jokoak….


Aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik.


BIDEZKO MERKATARITZA

AURTEN BERRIRO HEMEN GAITUZUE!!!! MILA ESKER ZUON LAGUNTZAGATIK!!!!

2013-11-15

Filipinas

Jakingo duzuenez, Filipinasen tsunami garrantzitsu bat egon da, euki dituen ondorioak oso latzak izan direnez gero zuen laguntza eskatzen dugu, hemen click eginez zure laguntza ekonomikoa eskaini ahal duzu.


2013-03-14

HABEMUS PAPA

Jorge Mario Bergoglio Aita Santu barria ‘Ke zuria’ Vatikanoan. Sixtina deitutako kaperan batuta zeuden115 kardinalek aita santu barria hautatu dute. Aita Santuak bere izena aukeratu du eta Liturgi Ospakizunetako Maisuak akta idatzi du. ‘Malkoen gelan’ jantzi ondoren, kardinalek esanekotasuna erakutsi die eta ‘Te Deum’ abestu dute. Jean Luis Taurán lehen diakono kardinalak ‘Habemus Papam’ esan d ueta Frantzisko I.ak ‘Urbi et Orbi’ bedeinkapena emon die San Pedro plazan etenbako zaparradak jasanez batuta zegoenjentetzari. Jorge Mario Bergoglio S. J. (Buenos Aires, 1936.eko abenduaren 17a), Buenos Aireseko artzapezpikua eta Argentinako primatua da gaur egun. Eliza Katolikoko 183 kardinaletako bat da, Jesusen Lagundiko kidea. 2005.eko apirilaren 2an Joan Paulo II.a Aita Santua hil zenean, Aita Santu izateko hautagaietako bat bezala agertu zen, eta orduan Benedikto XVI.a izena hartu zuen Joseph Ratzinger izan zelarikhautatuta. Bergoglio Argentinako Gotzainen Batzarreko presidentea izan zen aldi bitan. Estatutuaren arabera, mandatu barria hartu ezinda, erakunde honen 102. osoko bilkuran Jose Maria Arancedo Vera Cruzeko Santa Fe Artxidiozesiko artzapezpikua aukeratu zuten postu horretarako. 1969.eko abenduaren 13an egin zen abade. Harrezkero ibilpide luzea egin izan du ordenan, 1973tik 1979ra «probintziala» be izan zelarik, Argentinan diktadura zibiko-militarra indarrean zenean. Joan Paulo II.a hil zenean, 80 urtetik beherako 117 kardinalek emon zien botoa aita santu barria aukeratzeko; tartean egoan Bergoglio kardinala , esaten denez, hautatua izateko 77 botoetatik 40 lortu zituen(hau da, bigarren lekuan geratu zen, aita santu aukeratu zuten eta Benedikto XVI.a izena hartu zuen Joseph Ratzinger kardinalaren ostetik).

2013-02-27

GARIZUMA PRESTATZEN , ANIMA ZAITEZ

Vatikanoko II. Kontzilioaren 50. urteurrenean

Garizumako martitzenak, Artxandapen

Artxandape Pastoral barrutiak gaur hasiko diran berbaldi batzuk antolatu ditu “Vatikanoko II. Kontzilioa oroitzeko eta zenbateraino dagoan indarrean aztertzeko”. Martitzenez izango dira: otsailaren 26an eta martxoaren 5 eta 12an.

Lehenengo berbaldia gaur arratsaldez ospatuko da “Kontzilioaren eliz eta gizarte esangurea Elizaren historian” gaiaren inguruan jardungo dauan Mª Jose Arana monjaren eskutik. Datorren martitzenez, martxoak 5, Angel Mª Unzueta Elizbarrutiko bikario nagusiak “Kontzilioaren harrerea. Han ospatu, mintzatu eta onartu zana ulertzeko erak”. Zikloari amaierea emoteko, F. Javier Vitoria abadeak hitz egingo dau, martxoaren 12an –martitzenez-, “Vatikanoko II. Kontzilioa, eliz erreferentzia eta pastoral eskakizuna gure sasoirako” gaia jorratuz.
Berbaldi guztiak Familia Santua parrokian izango dira arratsaldeko zortzietatik aurrera.