Laster ospatuko dugu 6. BIKA EGUNA, III. eta VII. Bikaritzetako
gaztetxoak elkartzen diren eguna. Ekitaldiaren inguruko informazioa bidaltzen
dizuegu.
Zer da BIKA EGUNA?
Gure pastoral
barrutietako 10-14 urte bitarteko gaztetxoen topaketa-eguna da eta,
aurten, MARTXOAREN 15ean ospatuko da. Jolas-jarduerak eta ospakizuna
uztartuko dira eta III. eta VII. Bikaritzetako hainbat lekutako gaztetxoek bat
egingo dute eta elkarrekin era guztietako jardueretan parte hartu.
Jardunaldiaren formatuak
ez du alde handirik aurreko urtekoekin alderatuz. Euskadi plazan egingo dugu
hitzordua (Iberdrola dorrearen parean) eta handik oinez joango gara La Peña auzoraino, bertan
jolasak, eukaristia eta tailerrak izango direlarik.
Hona hemen aukeratu
dugun goiburua: “Venid al encuentro / Joan-etorrian elkarrekin”.
Eta hauxe da formatua
eta ordutegia:
9:45 Euskadi Plazan (Iberdrola dorrearen parean) elkartu eta aurkezpena egin. La Peña auzorantz abiatu.
11:00 Heldu eta hamaiketakoa egin.
11:30 Jolasak
13:00 Eukaristiaren ospakizuna (La
Peña auzoko parrokian).
14:00 Bazkaria (bakoitzak bere bokata eramango du) eta photocall.
15:00 jolasak
15:30 Tailerrak
17:00 Bukaera
Eraman
beharrekoak: hamaiketakoa, bazkarirako
bokata eta erdibanatzeko zerbait, zira (eguraldiarena arabera), guraizeak, kola
zuria, tailerrean borlak egiteko kartoizko plantila. Honekin batera, plantila
bidaltzen dizuegu partaide bakoitzak bere borla egiteko behar dituen bi
kartoiak ebakita eraman ditzan; bi daude aukeran: biribila edo
bihotz-itxurakoa. Bileraren batean, taldean egin ditzakezue.