Gaurkoan ikasturte amaiera gainean dugula aprobetxatuz, elizan elkartu gara, guztiok batera abestu eta otoitz egiteko. Honetaz gain, kurtso honi dagozkion eskerrak eta etorkizunerako eskaerak egiteko tartea eduki dugu. Bestalde, maiatzean joan zitzaigun Iker ere gogoan izan dugu, zerutik kikuka izango baitugu, gainera indarra helarazi nahi diegu bere familia eta lagunei.
Ohiko legez, 3 txandatan banandu dugu elizkizuna, DBH alde batetik, jarraian HH-LH 1-2 eta amaitzeko LH 3-4-5-6.
Azkenik, gure apaiza den Juan Mariri eskerrak eman nahi dizkiogu, eskaini ohi digun laguntza handiagatik!