2013-02-27

GARIZUMA PRESTATZEN , ANIMA ZAITEZ

Vatikanoko II. Kontzilioaren 50. urteurrenean

Garizumako martitzenak, Artxandapen

Artxandape Pastoral barrutiak gaur hasiko diran berbaldi batzuk antolatu ditu “Vatikanoko II. Kontzilioa oroitzeko eta zenbateraino dagoan indarrean aztertzeko”. Martitzenez izango dira: otsailaren 26an eta martxoaren 5 eta 12an.

Lehenengo berbaldia gaur arratsaldez ospatuko da “Kontzilioaren eliz eta gizarte esangurea Elizaren historian” gaiaren inguruan jardungo dauan Mª Jose Arana monjaren eskutik. Datorren martitzenez, martxoak 5, Angel Mª Unzueta Elizbarrutiko bikario nagusiak “Kontzilioaren harrerea. Han ospatu, mintzatu eta onartu zana ulertzeko erak”. Zikloari amaierea emoteko, F. Javier Vitoria abadeak hitz egingo dau, martxoaren 12an –martitzenez-, “Vatikanoko II. Kontzilioa, eliz erreferentzia eta pastoral eskakizuna gure sasoirako” gaia jorratuz.
Berbaldi guztiak Familia Santua parrokian izango dira arratsaldeko zortzietatik aurrera.



2012-11-15

EA ASMATZEN DUZUN

                         (Egin clik argazkian puzzlea osatzeko)




Abendualdia prestakuntza garai bat da. Jesus Salbatzailearen jaiotzarako prestatzen garen garai bat, hain zuzen ere. Izatez, 21-28 eguneko denboraldia dugu, Gabon edo Eguberri egunaren aurreko 4 igandeak ospatzen baitira.

Pentsarazteko....


2012-05-10

GAZTE TOPAKETA



Maiatzaren 8an, Loiolan, Begoñazpi eta Artxandape Ikastolako DBH 4. mailako gazteak topaketa bat izan genuen. "Lagunen bila" lelopean eta elkar ezagutzeko asmoz, adiskide berriak egin genituen ekintza eta kirol desberdinen bidez. Oso esperientzia positiboa izan da, zalantzarik gabe, datorren urtean errepikatzeko modukoa!