2015-02-25

BIKA EGUNA: GAZTETXOEN TOPAKETA. III-VII BIKARITZAK

Laster ospatuko dugu  6. BIKA EGUNA, III. eta VII. Bikaritzetako gaztetxoak elkartzen diren eguna. Ekitaldiaren inguruko informazioa bidaltzen dizuegu.

Zer da BIKA EGUNA?

Gure pastoral barrutietako 10-14 urte bitarteko gaztetxoen topaketa-eguna da eta, aurten, MARTXOAREN 15ean ospatuko da. Jolas-jarduerak eta ospakizuna uztartuko dira eta III. eta VII. Bikaritzetako hainbat lekutako gaztetxoek bat egingo dute eta elkarrekin era guztietako jardueretan parte hartu.

Jardunaldiaren formatuak ez du alde handirik aurreko urtekoekin alderatuz. Euskadi plazan egingo dugu hitzordua (Iberdrola dorrearen parean) eta handik oinez joango gara La Peña auzoraino, bertan jolasak, eukaristia eta tailerrak izango direlarik.

Hona hemen aukeratu dugun goiburua: “Venid al encuentro / Joan-etorrian elkarrekin”.

Eta hauxe da formatua eta ordutegia:
           
9:45 Euskadi Plazan (Iberdrola dorrearen parean) elkartu eta aurkezpena egin. La Peña auzorantz abiatu.
11:00 Heldu eta hamaiketakoa egin.
11:30 Jolasak
13:00 Eukaristiaren ospakizuna (La Peña auzoko parrokian).
14:00 Bazkaria (bakoitzak bere bokata eramango du) eta photocall.
15:00 jolasak
15:30 Tailerrak
17:00 Bukaera

Eraman beharrekoak: hamaiketakoa, bazkarirako bokata eta erdibanatzeko zerbait, zira (eguraldiarena arabera), guraizeak, kola zuria, tailerrean borlak egiteko kartoizko plantila. Honekin batera, plantila bidaltzen dizuegu partaide bakoitzak bere borla egiteko behar dituen bi kartoiak ebakita eraman ditzan; bi daude aukeran: biribila edo bihotz-itxurakoa. Bileraren batean, taldean egin ditzakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina