2016-12-13

ABENDUALDIA ARTXANDAPEN

Abendualdia: Zer da?

“Abendualdi” hitza latineratik dator: “adventus”, etorrera, iritsiera. Gaur egungo ohituraren arabera, San Andres apostoluaren festarengandik (azaroak 30) hurbilen dagoen igandean hasi eta lau igandez luzatzen den liturgi-aldia dugu Abendualdia. Lehenengo igandea azaroaren 27ra arte aurreratu daiteke eta orduan Abendualdiak hogeita zortzi egun ditu. Abenduaren 3a arte atzeratu daiteke ere, hogeita bat egun besterik ez dituelarik.
Abendualdia lantzeko Artxandape Ikastolan lau aldi edo etapetan banatzen dugu liturgi-aldi hau, aste bakoitzean mezu eta otoitz ezberdin bat jorratzen dugularik:
1- ESNATU: Abendualdiaren etorrerarako eta urte-liturgiko berriari hasiera emateko gure bihotzek prest egon behar dute, bidean aurkituko ditugun egoera berriei ahalik eta hobekien aurre egiteko.
2- OTOITZ EGIN: Jesusi gure hankasartzeak barkatzeko eta ditugun nahiak entzuteko otoitz egiten diogu
3- POZTU: Jesusen jaiotza pozez ospatzen dugu, haurtxoaren eta bere ama Mariaren alde otoitz eginez.
4- MAITATU: Abendualdia eta urte-liturgiko berria maitasunez hartzen baditugu, zoriontasuna aurkituko ditugula sinesten dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina