2017-01-30

BAKEAREN EGUNA 2017

Gaur Bakearen Nazioarteko Eskola-Eguna ospatzeko ekitaldia izan dugu. Aurretiaz ikasgelan berau prestatzen eta hausnarketa sakona egiten ibili izan zaizkigu neska-mutilak. Nola erein bakea gure mundu txikia den Ikastolan (gelan, jolastokian, korridoreetan, jantokian...). Ikasmaila bakoitzak gune bat aztertu eta gainerakoekin beraien ondorioak partekatu dituzte. Honetaz gain, Bakearen Nobel Sarien antzean, ikastalde bakoitzak bere partaideen artean hautatzen dituen Bakezaleak izendatu eta diploma-banaketa egin dugu. Saioa borobiltzeko, guztiok elkarturik Maitasuna eta Maitasunaren garra kantuak ere abestu ditugu: "eman eskua lagunari, emango diogu laguntza elkarri..."!
Azkenik, nagusienek munduan hain beharrezkoa dugun bakearen inguruko lan eta hausnarketa izan dute hizpide.

Hoy hemos celebrado el acto para conmemorar el Día Internacional Escolar de la Paz. En los días previos, nuestros chicos y chicas han estado reflexionando y preparando esta cita. Cómo sembrar la paz en este pequeño mundo que es la Ikastola (en clase, en el patio, en los pasillos, en el comedor...). Cada curso ha trabajado en torno a un espacio, compartiendo posteriormente sus conclusiones con el resto. Además, hemos otorgado nuestras menciones Bazkezaleak, una especie de Premio Nobel de la Paz que escoge cada grupo entre sus miembros. Para poner colofón al acto, todos y todas juntos hemos cantado Maitasuna y Maitasunaren garra.
Finalmente, los y las más mayores han trabajado en torno a la tan ansiada y necesaria paz en todo el mundo.
 

 


2016-12-20

GABON ELIZKIZUNAK

GABON-GIROAK ELKARTUTA
Gaur Gabon-Elizkizunak ospatu ditugu Parrokian. Ohiko legez, hiru txandatan, ikasleak izan dira protagonista-nagusiak: kantuan, otoitzean, eskaeretan, eskerretan eta nola ez, Jesus Jaiotza antzezten!

2016-12-13

ABENDUALDIA ARTXANDAPEN

Abendualdia: Zer da?

“Abendualdi” hitza latineratik dator: “adventus”, etorrera, iritsiera. Gaur egungo ohituraren arabera, San Andres apostoluaren festarengandik (azaroak 30) hurbilen dagoen igandean hasi eta lau igandez luzatzen den liturgi-aldia dugu Abendualdia. Lehenengo igandea azaroaren 27ra arte aurreratu daiteke eta orduan Abendualdiak hogeita zortzi egun ditu. Abenduaren 3a arte atzeratu daiteke ere, hogeita bat egun besterik ez dituelarik.
Abendualdia lantzeko Artxandape Ikastolan lau aldi edo etapetan banatzen dugu liturgi-aldi hau, aste bakoitzean mezu eta otoitz ezberdin bat jorratzen dugularik:
1- ESNATU: Abendualdiaren etorrerarako eta urte-liturgiko berriari hasiera emateko gure bihotzek prest egon behar dute, bidean aurkituko ditugun egoera berriei ahalik eta hobekien aurre egiteko.
2- OTOITZ EGIN: Jesusi gure hankasartzeak barkatzeko eta ditugun nahiak entzuteko otoitz egiten diogu
3- POZTU: Jesusen jaiotza pozez ospatzen dugu, haurtxoaren eta bere ama Mariaren alde otoitz eginez.
4- MAITATU: Abendualdia eta urte-liturgiko berria maitasunez hartzen baditugu, zoriontasuna aurkituko ditugula sinesten dugu.



2016-12-12

ABENDUALDIA / ADVIENTO



Azaroaren 27an Abendu-aldia hasi genuen. Lehen kandela pizteaz batera, ikasgeletan, erlijioa arloan, hausnarketarako eta konpromisorako tartea ere hasi dugu. Murgilduta gauden sasoiaren seinale ere, Ikastolako sarreran jada jarrita dugun jaiotza, baita bestelako apaingarriak ikasgeletan. Honetaz ez eze, ohiko gabon-postalak ere egin ditugu Bidelaguni (Elizbarrutiko Ikastetxeen Guraso Elkarteen Federazioari) helarazteko.
Azkenik, ikasleak buru belarri dabiltza, alde batetik hilaren 20rako Parrokian antolatuko dituzten hitzaren-liturgia antzeztuak prestatzen eta, bestetik, azken eskola-egunean abestu beharreko gabon-kantak entseatzen.

El 27 de noviembre comenzamos el Adviento. Nada más encender la primera vela, en clase de religión, tomamos tiempo para la reflexión y el compromiso. Otra pista inequívoca de las fechas en las que estamos inmersos es tradicional nacimiento colocado en la entrada de la Ikastola, también los diferentes elementos decorativos en las aulas. Además, hemos confeccionado postales navideñas para Bidelagun (la Federación de AMPAS de Elizbarrutiko Ikastetxeak).
Finalmente, el alumnado trabaja a conciencia tanto para ultimar las celebraciones de la palabra y representaciones de Belén viviente programadas para el día 20 en la Parroquia, como para ensayar los villancicos que ofrecerán el último día de clase.




2016-12-07

TAPOI BILKETA SOLIDARIOA





















Tapoien bilketarako kanpainarekin jarraitzen dugu. Oraingoan, BIZITEGI elkartearekin elkar lanean, batzen duguna epilepsia krisiak jasten dituen haur bati laguntzeko erabiliko da. Haurrak krisi aurreko sintomak antzematen dituen txakur baten laguntza behar du. Gure ekarpenak honi bideratuko dira.
Eskerrik asko zuen laguntza eta solidaritateagatik.

Pastoral Saila

Seguimos manteniendo la campaña de recogida de tapones. Actualmente trabajamos con la asociación BIZITEGI, para ofrecer ayuda a un niño que sufre ataques de epilepsia y necesita estar acompañado de un perro que detecta los síntomas antes de que se produzcan.
Gracias por vuestra colaboración y solidaridad.

Departamento de Pastoral

2016-11-03

BIDEZKO MERKATARITZA / COMERCIO JUSTO

Igandean (azaroak 6), 11etako familientzako meza ostean Bidezko Merkataritzako postua egongo da parrokiaren kanpoaldean. Ekintza honetan DBHko ikasle boluntarioen laguntza izango dute.
Ekimen honetan laguntzera animatuz, jaso ezazue gure agurra.
Pastoral Saila

Tras la misa familiar de las 11 del próximo domingo (6 de noviembre), habrá un puesto de venta de Comercio Justo junto a la parroquia. En este puesto colaborará alumnado voluntario de ESO.
Animándoos a colaborar en esta iniciativa, recibid un cordial saludo.
Departamento de Pastoral





2016-06-18

IKASTURTE AMAIERAKO ELIZKIZUNA

Gaur ikasturte amaierako elizkizunak ospatu ditugu. Ohiko legez kurtsoko une onak gogora ekarri eta oporraldirako eskaerak egin ditugu. Oraingoan, eta bertaratzea ezinezkoa izan duen arren, Juan Mari abadea ere omendu dugu, jubilatu egin baita. Eskerrik asko Juan Mari zure laguntzagatik!

Hoy hemos celebrado los actos religiosos de fin de curso. Como es habitual hemos recordado los buenos momentos y hemos realizado las peticiones de cara al periodo vacacional. En esta ocasión y aunque no ha podido estar presente, hemos homenajeado a nuestro querido párroco Juan Mari. Eskerrik asko por tu ayuda, Juan Mari.