2017-12-14

ZERBITZU-IKASKETA EGITASMOAK SENDOTUZ

Ikasleak, euren ingurunean antzematen duten behar sozial baten aurrean ikastolarentzako zerbitzu bat egin dute, eta horrek lagundu die jarrera eta prozedurak aplikatzen eta garatzen. Ikasketa eta zerbitzu solidarioak batzen du hezkuntza arrakasta eta gizarte-konpromisoa. Horrela jardunez, gure ikasleak konpetentziak garatu eta herritar arduratsuagoak izango dira.

Hori dela eta, DBH 1ยบ mailako erlijio ikasgaian "Irakurlagunak" proiektua garatu egin dugu, HH eta LH-ko irakaslegoari esker, ikastolako txikienei Bibliako pasarteak komiki moduan irakasteko. Modu honetan, ikasleek irakurketa, mintzaira eta keinu bidezko komunikazioa hobetuko dute, eta pazientzia eta erantzukizuna landu dute txikiekin izan duten harremanetan. 











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina